"EULI JASA"rekin sorkuntza prozesuan erabat murgilduta gaude. Ondorengo argazkietan, lanaren lagin txiki batzuk ikus ditzakezu.
Ikusle guztientzat zuzendutako kale antzerkia.
3 EULI ERGEL ETA 3 GIZAKI BEREKOI.
2 MUNDU. 2 ERREALITATE.
ESPAZIO BAKAR BAT.
EZIN IKUSIA ETA ENPATIA FALTAK
GERRARI BIDEA IREKI DIEZAIOKE.
SINOPSIA:
Komedia moduan garatzen den kale antzezlana da “Euli jasa”. Errespetua eta Elkarbizitza bezalako hitz potoloen aurrean gizakiak hartzen duen “pose”ari buruzko parodia bat, konbibentziak egunerokoan pizten dituen arazoak muturrera eraman nahi dituena. Ez da gizakien arteko konbibentziara mugatuko ordea. Kanpin denda batera bizitzera joan diren hiru lagunek euli zaparrada bati egin beharko diote aurre.
“Teilatupe” berean ezberdintasunak kudeatzea ez bada xamurra, euli-izurri bat dena eztanda arazi dezaken lehergai perfektua bilaka daiteke, are gehiago, prekarietatea eta miseri latzak ate joka daudenean.
Etxebizitza ezin ordaintzeak eraman ditu gizakiak kanpin denda batean bizitzera, baina harrotasun zaurituak eta itxurakeriak bultzatuta, aukera propio bezala saltzen saiatuko dira. Ekologismo kontzientziadun mozorroz estaltzen saiatuz. Biodibertsitatea ikur. Permakultura lagun.
Eta non hobeto, herriko plazan baino.
Klikatu argazkian haunditzeko.
Sorkuntza kolektiboa.
©Copyright. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones
Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.